2020ko Donostia Sariekin elkarrizketan - JAUJA (Lisandro Alonso, Argentina-AEB, 2014, 108') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

JAUJA (Lisandro Alonso, Argentina-AEB, 2014, 108')

Omenaldia Viggo Mortenseni, 2020ko Donostia Saria.

JAUJA, Lisandro Alonso , Argentina-AEB-Herbehereak-Frantzia-Danimarka-Mexiko-Alemania, 2014, 108'

Viggo Mortensen da Lisandro Alonsoren film honetako protagonista. Filma Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean lehiatu zen eta FIPRESCI saria irabazi zuen. 1882an, Dinesen kapitaina Danimarkatik Patagoniara iritsiko da, hamabost urteko Ingeborg alabarekin batera, Argentinako armadarentzat ingeniaritzako lan bat egiteko. Ingeborgek soldadu gazte batez maitemindu eta harekin ihes egin ondoren, kapitaina etsaien lurraldera joango da, bikotea bilatzera. Bakarkako bilaketa izango da, denboratik haratagokoa.

 

TRAILER