- Musika dena eta eszena: Jinete Último Reino Frag. 2 - María Salgado eta Fran MM Cabeza de Vaca | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Musika dena eta eszena: Jinete Último Reino Frag. 2

María Salgado eta Fran MM Cabeza de Vaca

 

Klikatu hemen Jinete Último Reino Frag. 2 berriro ikusteko

Jinete Último Reino Frag. 2 obrak soinua, bideo sinkronizatua eta Fran MM Cabeza de Vaca eta María Salgadoren zuzeneko interpretazioa uztartzen ditu. Horrez gain, “3 dimentsioko poema” izan nahi du, keinua, grafia eta soinua hirunaka agertzen baitira, hainbat eratara konbinatuta eta diktaketaren, hizketaren eta partituran zehaztutakoaren hainbat mailatara desplazatuta. 

Proiektu baten hiru zatietako bigarrena da. Zati horiek guztiek audiotestua ikertzeko eremu bat osatzen dute, kontzeptu hauen inguruan: desobedientzia subjektiboa, desira, errepresioa eta araua. Proiektuaren izena Jinete Último Reino da, eta María Salgado eta Fran MM Cabeza de Vaca artistek jarri zuten abian 2017ko urtarrilean. Frag. 3 zatiak kontzeptu hauek zituen aztergai: gaua liberatzeko eta desbideratzeko une gisa, borroka politikoa eta hedonismoa, eta, neurri batean, gaztaroa. Frag. 2 honek, berriz, alfabetatzearen denbora-tartea lantzen du, haurtzaroko gorputza bere kolorea (edo generoa) hartu arte normalizatzen den tartea, zeinetan gorputz horrek irudi nahiko finkoa hartzen duen. Nondik dator indarkeria hori? Nora doa? Gorputzaren desberdintasunetik zerk irauten du bere horretan? Pieza hau Bartzelonan estreinatu zen 2019ko maiatzean, Idiorítmies jaialdiaren barruan, eta Madrilen hilabete berean, La Casa Encendida zentroaren Unalmés zikloan.

Fitxa artistikoa
Sortzen data: 2018
Iraupena: 50 minutu
Sorkuntza eta Interpretazioa: María Salgado eta Fran MM Cabeza de Vaca
Argiztapena eta zuzendaritza teknikoa: Óscar G. Villegas
Grafikoa: ANFIVBIA (Rubén García-Castro eta María Salgado)
Bideo edizioa: Fiacha O’Donnell
Grabazio teknikaria: José Pablo Polo
Argazkia: Jorge Anguita Mirón
Ekoizpena: Lorenzo García-Andrade
La Casa Encendida, Centro de Arte Dos de Mayo eta Azalaren laguntzarekin. 
Lan hau Madrilgo Udalak sorkuntzarako dituen laguntza bati esker ekoitzi da.
Eskerrak: María Jerez, Begoña Hernández, María Eguizabal eta Gisela Serrano

Más actividades de Musika dena eta eszena:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.