Joana Moll | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Joana Moll

Joana Moll

Bartzelonan eta Berlinen bizi den artista eta ikertzailea da. Bere lanak kritikoki esploratzen ditu narratiba postkapitalistek makinen, gizakien eta ekosistemetan duten eragina. Bere ikergai nagusiak Interneten materialtasuna, jagoletza, profil sozialak eta interfazeak dira. Bere lanak aurkeztu ditu mundu osoko museo, unibertsitate eta jaialdi entzutetsutan, besteak beste honako hauetan: Veneziako Bienala, MAXXI, MMOMA, Laboral, CCCB, ZKM, Bozar, Ars Electronica, HEK, Argazkilariaren Galeria, Koreako Kulturaren Fundazioaren Zentroa, Chronus Arte Zentroa, University of Cambridge, Goldsmiths University of London, University of Illinois, ETH Zürich, École d'Art d'Aix en Provence, British Computer Society, The New School, CPDP 2019, Transmediale, FILE eta ISEA.

Interfaze Kritikoaren Politikaren Ikerketa Taldearen sortzaileetako bat izan da HANGARen (Bartzelona), baita Automatismo Herrikoien Aurrerapenerako Institutuarena  ere. Gaur egun, irakasle bisitaria da Universität Potsdam eta Escola Superior d'Art de Vic (Bartzelona) erakundeetan.