Kameleoiak gara! - Kameleoiak gara! Achmed printzea, Duometrie eta Maite Larburu - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Kameleoiak gara! Achmed printzea, Duometrie eta Maite Larburu

Lotte Reiniger anderea izan zen film animatuak egiten lehendabizikoa. Achmed printzearen
abenturak silueta-filma (1926), gaur eguneraino iritsi den zaharrenetakoa da, zaharrena ez
bada. Pertsonaien profil beltza eta koloretako fondo argitsuak erabiliaz, film honen magiak
garai guztiak gainditu ditu: Achmed printzea, Peri Banu printzesa, Aladino, bere lanpara,
sorgin zintzo eta maltzurra elkartzen dituen abentura sorta liluragarri zein abangoardista.

Mutua izaki, antzinako film hau musikaz janzteko aukera, berri bihurtzen da aldi oro. Kasu
honetan Duometrie bikote (Carlos Gálvez - Enric Monfort) eta Maite Larbururen imaginarioak
erantsiko die zuzeneko hotsa irudiei. Perkusio paleta zabala, klarinete baxua, gitarra
elektrikoa, biolina eta ahotsa izango dira zeregin honetarako lanabes. Zinema eta kontzertua,
biak elkarren eskutik.

 

 

 

 

 

 

 

Más actividades de Kameleoiak Gara! Programa:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.