Kameleoiak gara! - Kameleoiak gara! Artista...? Zer da hori? - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Kameleoiak gara! Artista...? Zer da hori?

Familientzako lantegia

Erakusketek helduak eta txikiak arte praktiketara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko aukera eskaintzen dute. Oraingo honetan Estudiotik at. Bost urtetako sorkuntza erakusketa izango du oinarri eta artistaren lana eta jardunari buruz solastuko gara.

Ezagutzen al duzu artistaren bat? Nolakoa da? Ba al dakizu nola egiten duen lana?

Badakigu artea eremu zabala dela eta oso gauza desberdinak egin daitezkeela. Saio honetan, Tabakaleran egondako hainbat artisten lanak ezagutu eta aztertuko ditugu gure “bilduma propioa” osatuz.

 

Saioak:

Martxoak 20, 11:00 

Apirilak 17, 11:00

 

*Izen-emateak laster eskuragarri.

 

Familientzako arte lantegia (+5 años).

Informazio gehiagorako: hezkuntza@tabakalera.eus

Aforo mugatua.

Más actividades de Kameleoiak Gara! Taller de arte:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.