
Erakusketek helduak eta txikiak arte praktiketara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko aukera eskaintzen dute. Oraingo honetan Zine Ex erakusketaren testuinguruan kokatuta lantegi honetan ikus-entzunezkoekin jolastuko gara.
Ez gidoirik, ez entsegurik, ez hanka-sartzerik. Espero ez dena bilatuko dugu, rolak hautsiko ditugu eta zinema posible egiten duten, edo ez, elementuekin esperimentatuko dugu.
Saioak:
Abenduak 19, 11:00 Eman izena
Familientzako arte-lantegia (+5 urte).
Informazio gehiagorako: hezkuntza@tabakalera.eus
Plaza mugatuak.