Kameleoiak gara! - Kameleoiak gara! Tempus Fugit - Ze onda | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Kameleoiak gara! Tempus Fugit

 

Espazio itxi batean, burmuin bat, eta bertan pentsamendu bat irten ezinik. Pentsamendu honen bitartez denbora eta espazioaren arteko bidai batean murgilduko gera, iraganera baina baita ere etorkizunera. Horretarako pentsamendu hau memoriaz baliatuko da, indibiduala zein kolektiboa, denboraren inguruko galderak airera botatzeko, existentziaren inguruko gogoetak egiteko, gehienetan erantzun argirik jaso gabe. Ametsgaiztoak, oroitzapen sensorialak, obsesioak eta ametsak dira pentsamendu honen alderdi batzuk.

Eta guzti honen hari nagusia Bruselaseko aeroportua izango da. Eta hegazkin bat, hegaldi bat. Aeroportu bat “ez-leku” bat bezela. Denbora eta espazioa zintzilik gelditzen diren leku bat bezela. Leku horretan hasten da dena eta leku horretan amaitzen da dena, denboraren kontzeptu lineala apurtuz….Goikoa bezalakoa da behekoa, eta hasiera eta bukaera prisma desberdinetako puntu berdinak dira.

Más actividades de Kameleoiak Gara! Programa:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Ze onda

Antzerki taldea