Arreta jartzea: gure burutan sartzeko lehia - Kapitalismoa eta arreta: itxarotea debekatuta - Santiago Alba Rico | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Kapitalismoa eta arreta: itxarotea debekatuta

Philip Guston. Moma.

JARRAITU ZUZENEAN STREAMING BIDEZ, HEMEN!

Gauza batzuei ezin zaie arreta eskaini: azkarregi doazenak, motelegi doazenak, urrunegi daudenak, gure atzean daudenak, handiegiak direnak, txikiegiak direnak. Gizakiok soilik eskala antropometrikoan dauden gauzei eskaini ahal diegu arreta edo, beste modu batean esanda, gure gorputzen neurriari. Zer gertatzen zaio gaur “gure gorputzen neurriari”? Uste dut eskala antropometrikoa abolitu egin dutela edo, gutxienez, gure bizitzetatik kanpo utzi dutela, eta ez, geure burutik harago, argiaren abiadura neurtu, mendien osaera berreraiki, unibertsoaren mugetara iritsi edo DNA bat askatu dezaken zientziaren tresnen bidez. Hori ona eta desiragarria da. Ezta Jainkoaren itzuleragatik edota sormenaren eta haren urruneko elkartasunen garaipen sozialagatik ere. Eskala antropometrikoa, arretaren eskala, sozialki abolitua izan da kapitalismo teknologizatuaren eskutik, gorputzak eta haien loturak desegiten dituena aldi bereko bi bidetatik: irudi bihurtuz eta sistema bihurtuz (Ivan Illich-ek esango lukeen moduan).

Galtzen ari garena hipomené delakoa da, Simone Weil filosofo, militante eta mistikoak “arretazko itxaronaldi” moduan itzuli zuen grezierazko terminoa: itxaroten ari garen bitartean (metroari, gure mutil-lagunari edo salbazioari) arreta eskaintzen diogu munduari eta haren objektuei. Industria osteko  apitalismoak hipomené delakoa debekatu du materialki: ez ditu itxaronaldiak onartzen, eta, beraz, arreta-atalasetik kanpo uzten gaitu beti. Aspergarritasuna debekatu du, eta, autore bizardun baten hitzak erabiliz, hori da “aberastasun ororen benetako iturria”.

 

Gonbidatuak

Santiago Alba Rico

Idazlea eta saio-idazlea