Kim Maiteny | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Kim Maiteny

Kim Maiteny Munoak teknologia berriei eta transmedia narratibari lotutako hezkuntza eta praktika artistikoak uztartzen dituzten proiektuak ikertzen eta garatzen ditu. Hala, Haur Hezkuntzan diplomatu ondoren, psikomotrizitatean espezializatu zen eta Gizarte eta Hezkuntza Arloko Ikerketa Masterrekin osatu zuen bere prestakuntza, artea, hezkuntza eta teknologia ardatz dituen Artikertuz ikerketa-taldean sartuz. 

Sortzaile gisa, Art Based Research bitartez egindako proiektuak nabarmentzen dira, hala nola Insert Change (2016), Giza Eskubideak, bideo-jokoak eta narratiba transmedia baten barruan murgildutako antzerkia biltzen dituen esperientzia ko-sortzailea. Beldurrezko zineman emakumeek duten irudikapena eta presentziari buruzko Lilith 's Cut eta Terrific Women: 360o de terror femenino (2018), errealitate birtuala edo fanzineak euskarri gisa erabiliz, edo Art Meets Bot: Transmedia Dialogues, kultura digitalaren testuinguruan identitateari buruz hausnartzen duen transmedia arte-proiektua, eta, horretarako, bot bat garatzen duena. 

Halaber, gizarte-aldaketaren potentzialtasuna aztertzen du, gorputz-adierazpenaren eta dantzaren bidez, proiektu hauetan parte hartuz: Five Days to Dance (2014-2019), dantza komunitarioko hezkuntza-proiektua; WhyViolence? (2015), gazteen arteko eguneroko mikroindarkeriak prebenitzeko proiektua, rap edo dantza bezalako esperientzia artistikoen bidez, edo Art de Barri (2015), Instagram-en bidez gazteen eta beren auzoaren arteko lotura indartzen zuen hezkuntza ekintza-ikerketa.