Nest Film Students - Topaketa ikasleekin: Céline Sciamma - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Topaketa ikasleekin: Céline Sciamma

Nest 2021

Hilaren 20an (astelehena), 11:00etan, Tabakalerako zinema-aretoan, Céline Sciamma zinemagile frantziarrak hartuko du parte solasaldi batean zinema ikasleekin (Petite maman bere filma Perlan sailean emango da).

Céline Sciamma (Pontoise, Frantzia. 1980). Zuzendariekin lankidetzan aritzeaz gain, zinema- eta telebista-proiektuak idatzi eta zuzendu izan ditu. Naissance des pieuvres (2007), bere lehen film luzea, Cannesko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailerako hautatu zen eta lehen lan onenaren Louis Delluc saria eman zion egileari. Tomboy (2011), bere bigarren lana, Berlingo zinema-jaialdiko Panorama sailean estreinatu zen, eta Bande de filles (Girlhood, Perlak) filmak Cannesko Quinzaine des Réalisateurs atala inauguratu zuen 2014an. Lehiaketa horretan gidoi onenaren saria eman zitzaion Portrait de la jeune fille en feu (Portrait of a Lady on Fire, Perlak, 2019) filmari. Petite Maman Berlingo zinema-jaialdian lehiatu zen.

* Nesteko ikasleek bakarrik izango dute topaketa hori egiteko aukera.

 

Más actividades de Nest 2021:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.