Hiru zirkulazioak: substantzia aktiboa - Kokaren kondaira - Jorge Hurtado | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Kokaren kondaira

Jorge Hurtadoren hitzaldia

Kokaren kondaira, Jorge Hurtado

Kokaren Elezaharraren zati honek, Andeetako jainko-jainkosek kokaren landarea herri honi oparitzeko arrazoiak aipatzen dituelarik, honela dio:

...maitasuna lortuko dute bere minerako
elikagaia bere gorputzerako
eta argia bere gogorako
baina iparretik heldutako borreroak,
konkistatzaile zuriak,
urre-bilatzaileak
ukitzen badu...
aurkituko duen bakarra
pozoia gorputzerako eta zoramena gogorako.

Elezaharrak izaki kolektiboek amets egindako ametsak dira. Izaki kolektiboek, iraganeko herriek amets egindako ametsak. Pertsonen ametsen baliokideak dira, eta horien gaineko analisiak, gure banakako ametsenak bezala, aukera ematen du gogo kolektibo inkontzientearen barnean sartzeko. Andeetan ahozko transmisioz heldu zaigun elezahar hau Antonio Díaz Villamil idazleak jaso zuen, bere Leyendas de mi tierra liburuan. 

Elezaharreko elementu garrantzitsuenak mina, elikadura eta jakintza dira. Gizateriaren historian zehar, elementu horiek funtsezkoak izan dira, eta harrigarria bada ere, kokak eta deribatu ezagunena duen kokainak harreman harrigarria dute aipatuokin: koka-hostoa elikagairik osoenetako bat dela ikusi da. Espainiar kolonizazioan zehar erabili zutelarik, modua eman zuen esklaboak bizirik mantentzeko, ia-ia koka besterik ez baitzuten jaten. 

Kokaren alkaloidea, kokaina, lehen anestesikoa izan zen, edo medikuntzaren norabidea aldatu zuen lehen min-kentzekoa, eta molekula berak eragin erabakigarria izan zuen, ez bakarrik artean, baizik eta baita jakintzan ere, partaidetza garrantzitsua izan omen zuen eta psikoanalisiaren aurkikuntzan. Azkenean, zoramen terminoa oso lotuta dago pertsona sentikorrek egiten duten kokainaren erabilera neurrigabearekin. Horrelakoetan pozoiaren antzera dihardu.  

 

Dokumentazioa

Gonbidatuak

Jorge Hurtado

Mediku psikiatra, psikoaktiboetan espezialista eta Kokaren Museoaren sortzailea

Documentación

Videos

Jorge Hurtadori elkarrizketa

Jorge Hurtadori elkarrizketa