Komisario Berriak 2021 | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Komisario Berriak 2021

KOMISARIO BERRIAK (KBK) 2020 proiektuan, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak (Donostia), Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak (Gasteiz) eta Azkuna Zentroak (Bilbo) elkarrekin lan egiten dute, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila da finantzatzaile.

Lehenengo edizioaz geroztik, KOMISARIO BERRIAK (KBK) proiektuaren helburu izan dira, besteak beste, komisariotzaren praktika garatzea eta profesional berriak sortzen eta finkatzen laguntzea. Hala, 2018ko edizioan komisariotza babestu zen, azken hamarkadetan Euskadirekin lotuta egon diren praktika artistikoen proiektuak ikusaraziz.

Hiru bekaz osatutako deialdi bat aurkezten da: zentro laguntzaile bakoitzeko beka bat. Komisariotzarekin zerikusia duten hiru lan-ildo espezifikotakoak izango dira bekak, eta zentro bakoitzaren jarduerari lotuta egongo dira. Parte hartzeko argibide guztiak deialdiaren oinarrietan.

 

Izen-emate epea: martxoak 15 - apirilak 15 (2021)

Deialdiaren oinarriak (Pdf - 181Kb)

  • Aurkezpen epea: 2021-03-15 00:00 - 2021-04-15 23:59
  • Egoera: Itxita