- Kontzertua: Verde Prato - Verde Prato (Ana Arsuaga) | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Kontzertua: Verde Prato

Verde Prato 2019ko otsailean sortu zen, eta haren bidez, teklatu, looper eta batez ere ahotsarekin esperimentatzen du. Ana Arsuagak. Abesti herrikoien kutsu handia dago konposatzerako orduan, haietan ahotsak duen presentzia handiagatik, melodia motengatik eta letren gai eta soiltasunagatik. Bestalde, entzuten duen musika ezberdin bakoitzetik elementu desberdinak hartzen ditu, eta horri mugarik ez jartzen saiatzen da hau batez ere baseetan ikus daiteke.

Bai letrak eta musika konposatzerako orduan, elementu gutxiren aukeraketa egiten du, sinpletasunagatik apostua eginez, osagai bakoitzak horrela hartzen duen indar eta presentzia interesatzen baitzaio.

Kontzertuak 72 pertsonentzaka aforo mugatua izango du. Pertsonako gonbidapen bikoitza eskatu ahalko da hurrengo helbide honetara idatziz: pgaraikideak@tabakalera.eu GONBIDAPENAK AGORTU DIRA

 

Online zuzenean jarraitu nahi baduzu, hemen: https://online.tabakalera.eu/eu/bideo/kontzertua-verde-prato/

Gonbidatuak

Verde Prato (Ana Arsuaga)

Artista eta musikaria