Kristina Solomoukha eta Paolo Codeluppi | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching v.22 XML

Kristina Solomoukha eta Paolo Codeluppi

1971. urtean Kieven (Ukraina) jaioa, 1986 eta 1989 bitarte, Kristina Solomoukhak Kieveko Industria Arte Eskolan egin zituen ikasketak, zehazki, industria-estetika departamentuan. 1995. urtean, Pariseko (Frantzia) École Nationale Supérieure des Beaux-Arts eskolan graduatu zen. Bere instalazioak, marrazkiak eta bideoak leku askotan egon dira ikusgai, bai Frantzian bai atzerrian. 

Paolo Codeluppi 1974. urtean jaio zen Singapurren. 1998. urtean Milango (Italia) from l’Accademia delle Belle Arti di Breran graduatu zen, eta 2002. urtean, berriz, Pariseko Ecole Nationale Superieure des Beaux Arts eskolan. 2001 eta 2003 bitarte, Paris Project Room proiektuko antolatzaile izan zen, artistek zuzendutako galeria-espazioarena, alegia, bai artista bai komisario gisa. 

Paolo eta Kristinak 2012az geroztik jarduten dute elkarlanean. Beren artelanak, instalazio, bideo eta hitzaldi modalitate ezberdinetan gauzatzen direnak, eztabaida eta elkarrizketa partekatua oinarritzat hartuta sortzen dira, historia eta antropologia bezalako ikerketa eremu zabalak erabiliz. Proposamen gehienek kultura eta geografia ezberdinak aztertzen dituzte eta herrialde ezberdinetara egiten dituzten esplorazio-bidaiak prozesuaren ezinbesteko atal bihurtzen dira, artistek beren ideiak osatzeko moduaren barne alegia.

Duela gutxi, bi artista hauen lanak leku hauetan egon dira ikusgai: Les Laboratoires of Aubervilliers-en, Pariseko Nuit Blanchen ; FID-en, Marseilako Nazioarteko Zinema Jaialdian ; Montreuileko  116 arte garaikideko zentroan; Poitou-Charenteseko FRAC-en eta Pariseko Context galerian.

"Estudiotik at. Bost urteko sorkuntza" erakusketan aurkeztutako lana

Iraganeko proiektuak

Ubik sorkuntza liburutegian dauden eduki erlazionatuak