- Geruzak, azalak, kroma eta zu - Jorge Núñez de la Visitación | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Geruzak, azalak, kroma eta zu

Bideoa egin kromarekin

lantegia kroma

Lantegiaren helburua fondo faltsu eta gehigarri bezala kroma erabiliko duten bideoak sortzea izango da. Ikus-entzunezkoen barnean duen lekua birpentsatuz, bideoaren efektu berezi honi, kromari, buelta emango diogu, eta narratiba esperimentalagoak bilatuko ditugu. Sinesgarria izan behar al du efektuak? Lantegi honetan erabiliko dugun tresnatako bat akatsa izango da. Agian atzealdeko irudiaren txertatzea nabaritzen da edo figura eta paisaia ez datoz bat, baina egoera hauetaz baliatuko gara kontatzeko modu berriak esperimentatzeko.

 

Programa laburpena

Urriak 12:
-Aurkezpen eta azalpena
-Lantaldeak sortu
-Ariketaren zirriborroa egin, geruzak definitu eta zereginak banatu

Urriak 13:
-Ariketak gauzatu

Urriak 14: 
-Azken ukituak
-Lanen aurkezpena

Gonbidatuak

Jorge Núñez de la Visitación

Zine-zuzendaria eta irakaslea

Documentación

Videos

Jorge Nuñez de la Visitacióni elkarrizketa

Jorge Nuñez de la Visitacióni elkarrizketa

Geruzak, azalak, kroma eta zu

Geruzak, azalak, kroma eta zu

Argazkiak

Geruzak, azalak, kroma eta zu (2017-10-13)

Geruzak, azalak, kroma eta zu (2017-10-13)

Geruzak, azalak, kroma eta zu (2017-10-14)

Geruzak, azalak, kroma eta zu (2017-10-14)