Zinema eta teknologia - Larruetan - Maite Alonso, Unai Ruiz Ameztoy | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Larruetan

Zinema hedatuaren lantegia

 

Pantaila-kontzeptu berri baten apelazioa konstante bat izango da esperientzia honetan. Honen arabera, pantaila gainazal lau eta geldo gisa, irudi fotografiko zaharkituaren islada, ordeztuko da. Irudia behin betiko baztertuko dugu eta talde soinu-filma egingo dugu, pantailarik eta filmik gabeko irudimenezko zinema.

 

Lantegiaren egitura:

- 10:00-12:00 -- Isidore Isouren Traité de bave et d 'éternité filmaren proiekzioa, zinema letristaren kontzeptuetan sartzeko, hala nola, muntaia kontrajarria, film zizelkaria edo alegiazko zinema.

- 12:00-14:00 -- Landuko ditugun testuak erabakiko ditugu, aurretik Zine_Labek egingo duen hautaketa batetik abiatuta (Guy Debord, Valie Export, Chantal Akerman, Isidore Isou, Hannah Arendt...).

- 15:00-17:00 -- Eszenaratzea. Irudimenezko zinema saio bat proposatzen dugu, irudirik eta soinu-bandarik gabeko film bat, non hainbat performerrek aurrez landutako testuetatik abiatuta aurreikusi ezin den gidoia interpretatuko duten.

 

*Lantegi trinko hau Medialaben, EQZEren, Tabakalerako zinema-arloaren eta Sabadell bankuaren laguntzarekin lan egiten duen Zinema eta teknologiako lantaldeak proposatutako Zinema hedatuaren inguruko esperimentuen programaren parte da.

Gonbidatuak

Maite Alonso

Giza Zienzietan Lizentziatua, Komunikazioko espezializatua