- LEHEN URRATSAK (2) - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

LEHEN URRATSAK (2)

Isabel Lamberti, Dea Kulumbegashvili, Fernanda Valadez eta Takuma Sato

 

 

Donostiako Zinemaldiak 68. edizioan saritutako hainbat zinemagileren lehen urratsak gogoratzen jarraitzen du. Bigarren saio honetan, La última primavera/Last Days of Spring lehen film luzearekin Kutxabank-New Directors saria irabazi zuen Isabel Lambertiren Amor proiektatuko da. Ukhilavi sivrtseebi/Invisible Spaces ere programatu da, Dea Kulumbegashvilik zuzendua, Dasatskisi/Beginning bere lehen film luzearekin lau sari ofizial irabazi zituen Donostia Zinemaldiaren azken edizioan, Urrezko Maskorra barne. Beste bi film laburrek, 400 maletas eta Sticks and Stones, Fernanda Valadezen (Sin señas particulares/Identifying Features) eta Takuma Satoren (Nakuko wa ineega/Any Crybabies around?) sinadura daramate.

Azaroak 12 osteguna, 19:00

SSIFF + PLUS: LEHEN URRATSAK (2)

  • Amor, Isabel Lamberti, Herbehereak, 2017, 25’
  • Ukhilavi sivrtseebi / Invisible Spaces, Dea Kulumbegashvili, Georgia, 2014, 10'
  • 400 maletas, Fernanda Valadez, Mexiko, 2015, 23’ 
  • Sticks and Stones, Takuma Sato, 2019, Japonia, 37’

 

 

Amor, Isabel Lamberti, Herbehereak, 2017, 25'

Eszena zatikatuetatik abiatuta, Herbehereetako hiri handi baten kanpoaldean dagoen nerabe talde baten bizitzako egun bat erakusten du. Kontenplazio estiloarekin, laburmetraiak bere eguneroko bizitzako maitasun gabezia nabarmentzen du, zentzurik zabalenean. Ingurunearen hoztasuna eta gogortasuna erakusteaz gain, taldearen barruko harremanak ere aztertzen ditu.

Isabel Lambertik (Bühl, Alemania. 1987) Zinemaren Teoria eta Zuzendaritza ikasi zuen TISCH School of the Arts (New York) eta Netherlands Film Academy ikastetxeetan. Hasieran dokumentalen zuzendaritzan kontzentratu zen, baina ikasten ari zela, errealitatearen eta fikzioaren arteko zinema hibrido bat garatuz joan zen. Bere film laburrak mundu osoko jaialdietan aukeratu eta saritu dira; horren adibide dira Volando voy (2015) –Donostiako Nest Film Students lehiaketan ematen den Torino Award saria jaso zuena–, Amor (2017) eta Father (2019). 2018an Skam nerabeei buruzko telesail arrakastatsuaren remake holandarra zuzendu zuen telebista publikorako. Iaz New Directors saileko epaimahaikide izan zen Donostian. La última primavera Lambertiren lehen film luzeak Kutxabank-New Directors irabazi zuen Donostia Zinemaldiaren 68. edizioan.

 

Ukhilavi sivrtseebi / Invisible Spaces, Dea Kulumbegashvili, Georgia, 2014, 10’

Invisible Spaces begirada intimoa da familia-hierarkia, erlijioa eta emakumeari dagokion lekua eztabaidaezinak diren mundu bati. Dea Kulumbegashvili georgiar zuzendariaren istorioak Georgiako familia tradizional baten bizitza erakusten du. Apaiz-senar batek bere emazte sumindua gatibu mantentzen duen hesiek sortzen dute "espazio ikusezina". Emazteak bere alaba xaloari buruzko frustrazioa ateratzen uzten duenean bakarrik konturatzen da patriarkatuaren eta harrapaketaren aurrean duen egoera zailak ez duela ezertarako balio. Filmak gure begirada alderraia aldatzera behartzen gaitu, kontuan hartu gabe uzten ditugun aurpegietan eta bizi garen gizarte "modernoaren" pertzepziotik kanpo geratzen diren ahotsei lekua egitera.

Dea Kulumbegashvilik (Georgia, 1986) zinema-zuzendaritza ikasi zuen Columbia Unibertsitatean, New Yorken. Film labur hauek zuzendu ditu: Ukhilavi sivrtseebi (Invisible Spaces, 2014), Cannesko zinema-jaialdiko Film Laburren Sail Ofizialean lehiatu zena, eta Léthé (2016), Cannesko Quinzaine des Réalisateurs lehiaketan parte hartu zuena. Dasatskisi da bere lehen film luzea Cannesko jaialdiaren 2020ko hautaketa ofizialean dago, baina azkenean bertan behera utzi da edizio hori, COVID-19a dela eta.

 

400 maletas, Fernanda Valadez, Mexiko, 2015, 23'

Magdalenak bidaia bat egingo du bere semea bilatzeko. Bere borondatez eta bere semearen oroimen biziaz soilik gidatua, Magdalena lurralde malkartsu eta bortitz batean sartzen da: migratzailearen ibilbidea Mexikon.

Fernanda Valadez (Guanajuato, México, 1981) Fernanda Valadez (Guanajuato, Mexiko. 1981) filmen zuzendari, gidoilari eta ekoizlea da. 2015ean 400 maletas film laburra zuzendu zuen, Ariel sarirako izendatua izan zena. Film labur ugari ekoitzi ditu, hala nola Astrid Ronderok zuzendutako Los días más oscuros de nosotros, zeina bi Ariel saritarako izendatu zen eta nazioarteko zazpi sari irabazi zituen. Sin señas particulares, Valadezek zuzendutako lehen film luzea da, 2019ko Donostia Zinemaldian Zinema Eraikitzen Industria Saria jaso zuen eta World Dramatic Competition lehiaketan estreinatu zen, Sundance Zinema-jaialdiko azken edizioan, eta Publikoaren Saria eta Epaimahaiak Gidoi Onenari emandako Sari Berezia eskuratu zituen. Donostia Zinemaldiaren 68. edizioan Horizontes Saria lortu zuen filmak.

 

 

Sticks and Stones, Takuma Sato, Japonia, 37’

Haruka fisioterapeuta berria da Japoniako errehabilitazio ospitale batean. Bere senargaiak bat-batean utzi ondoren, ospitaleratzean bere ardurapean egongo den lehen pazientea Tsuge jauna izango dela jakinarazten diote, garuneko isuriagatik paralasia duena. Errehabilitazioko lehen egunean, Tsugek galdetu dio: "Itzul naiteke nire lehengo bizitzara?", baina berak ezin du erantzun. Saileko buruaren tutoretzapean, lana zein atsegina izan daitekeen konturatzen hasiko da, eta Tsugeri eta bere mutil-lagun ohiari aurre egin ahal izango die.

Takuma Satok (Tokio, 1977)  2014an zuzendu zuen bere lehen film luzea, Don’t Say That Word, Pia Film Festival zinema-jaialdiko Publikoaren Saria eta Cinema Fan Award saria irabazi zituena eta Busango zinema-jaialdiko New Currents sarirako hautagaia ere izan zena. Halaber, Kowaru hajime teru, hei hei hei hei (Beginning to Break, Hey, Hey, Hey; 2015), Sudden (2017), Happy Happy Saturday (2018) eta Sticks and Stones (2018) film laburrak zuzendu ditu. Nakuko wa ineega egilearen bigarren film luzea da eta Argazki Onenaren Epaimahaiaren Saria (Yuta Tsukinagarentzat) irabazi zuen Donostia Zinemaldiaren 68. edizioan.