Focos (FC) - Les Nuits de la pleine lune (Éric Rohmer, Frantzia, 1984, 101') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
Error fetching XML

Les Nuits de la pleine lune (Éric Rohmer, Frantzia, 1984, 101')

Foku: Pascale Ogier

Pascaleren pertsonaiak Louise du izena, Pariseko kanpoaldean bizi den dekoratzaile bat, hiri handiaren ekialdean, eraikuntza berriko eta apartamentu modernoetako bizitegi-auzo batean. Filma Rohmerren Comedias y Proverbios seriekoa da eta honako aipu honekin hasten da:

 

Bi emakume dituenak arima galtzen du.

Bi etxe dituenak arrazoimena galtzen du.

 

Negua da. Louisek egunak banatu egiten ditu Paris erdialdean egiten duen lanaren, aldiriko trenean egiten dituen bidaien eta Rémi bere bikotekidearekin kanpoaldean duen bizitzaren artean. Baina, Louisek bere espazioa behar du. Gela propioa. Bizitza bat beretzat, bikotekidearekin partekatzen duenaz haratago.“Noizean behin, beharrezkoa dut bakarrik egotea. Erabat bakarrik” dio. Filmak maitasun-triangelu bat planteatuko duela dirudi, baina hori ere ez da, Louise beste zerbaiten bila ari baita. Hasteko, bere ezkongabeko apartamentua Parisen.

Beti izan dut sentsazioa film honetan Rohmerrek lehen aldiz hitz egiten zuela Pariseko gazte bati benetan gertatzen zitzaionaz. Bere zalantza, beldur, irrika eta desioez. Dibertitzeko zuten moduaz. Ez dibertitzeko zuten moduaz. Nolabaiteko artegatasunaz eta nolabaiteko zorionaz. Eta hor, funtsezkoa da Pascalek filmaren idazketa- eta ideiagintza-prozesuan duen presentzia. Kreditu-tituluetan aktore nagusi eta dekoratzaile gisa agertzen da (arte-zuzendaritzaren eta jantzien lana bikaina da). Baina agerikoa da gaztaro betean dagoen pertsonaia horren istorioak benetako Pascaletik asko duela.

Rohmerrentzat, Pascale konplize izan zen prozesu osoan. Filmeko galdera batzuek agian zerikusi handiagoa dute Rohmerrek bere komedia eta erran zaharretan jorratzen eta erretratatzen zituen gaiekin: nor maitatu, non bizi, noiz "heldu", seme-alabak izan ala ez. Baina Pascalek jarrera, tonua, estiloa, emozioa eta presentzia ahaztezina dakartza. Pascale da filma. Hala izanik, Veneziako jaialdiak emakumezko aktore onenaren Volpi Kopa saria eman zion. Eta epaimahaiko presidente Michelangelo Antonioni-k berak eman zion saria.

Horrela, Pascaleren goranzko ibilbidea berresten zen. Dena gerta zitekeen film horren ostean.

 

Jaia eta lehenengo dantza 23. minutuan iritsiko dira. Pariseko etxe handi bat, galaz jantzitako gonbidatu batzuek, baina baita kalko arropaz eta modu informalean jantzitako gazteak ere. Pascale Octave (Fabrice Luchini) bere lagun minarekin hasten da dantzan, zeina kezkatuago dagoen festan zein dagoen behatzeaz dantzan egiteaz baino. Beste mundu batean dagoela dirudi. Pascale ez. Pascale barruan dago, jotzen ari den abestiaren erritmoaren barruan, Elli eta Jacnoren Les Tarots. Une jakin batean, Pascalek begiz begiko kontaktua dauka dantzatzen ari den gazte batekin: gizon altu eta zertxobait baldarra, arropa kasuala eta bere eskuetan haragi koloreko eskularru mitoiak nahasten dituena. Elkarri begiratzen diote, irribarre egin eta elkarrekin dantzan hasten dira. Pascaleren soineko beltzak bi kremailera ditu tirante banatan, kremailerak sinbolo errebelde, punk ukitu batekin eta aldi berean arina zireneko laurogeiko hamarkadako modan bezala. Orduan, kamera Pascaleren oinetarantz jaisten hasten da, apurka-apurka. Eta hortxe dago erritmoa. Kolore beltzeko bi zapata takoidun dantzan. Keinu hori. Keinu horrekin geratzen naiz, hain zuzen ere, gustuko duen ezezagun batekin dantzan ari dela Pascalek bere aurpegian duen zoriontasunetik bizitza libre baten erritmo natural eta basatiari erabat lotuta dauden oinetaraino doan kameraren mugimendu horrekin.

Pascalek dantzan.

Víctor Iriarte

 

TRAILER

 

 

Más actividades de Foco: Pascale Ogier:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.