“Liburutegiak pandemiari aurre eginez”, Liburutegiaren Egunean | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
2020-10-15 09:45

“Liburutegiak pandemiari aurre eginez”, Liburutegiaren Egunean

Tabakalera, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Donostia Kultura berriro elkartu dira 2020ko Liburutegiaren Eguna ospatzeko.

Urriaren 21, 22 eta 25ean liburutegi publikoetan Covid-19aren eragina aztertuko da hitzaldi, mahai-inguru, liburu aurkezpen eta film baten  proiekzioaren bidez.

Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia Kultura eta Tabakalera urriaren 24ean izango den Liburutegiaren Eguna 8. urtez ospatzeko elkartu dira berriz ere. Aurten eta “Liburutegiak pandemiari aurre eginez” izenburupean, mundua astindu duen Covid-19ak liburutegietako zerbitzu publikoetan eta egunerokoan izan duen eragina partekatu, hartutako erabakien inguruan hausnartu eta hurbileko etorkizunari aurre nola egingo dioten aztertuko dute.

Nola aldatu du pandemiak liburutegietako lana? Nola birmoldatu behar izan dira herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak? Espazio publikoaren beharra dago edo online edukiak aurrea hartzen ari dira? Urriaren 21tik 25era bitartean antolatutako jardueretan galdera horiei guztiei erantzuna emango zaie. 

Urriaren 21ean (19:30ean) San Telmo Museoko Areto Nagusiak Benjamin Pradoren "Todo lo carga el diablo" liburuaren aurkezpen-solasaldia jasoko du. 

Ostegunean, urriaren 22an, Tabakalerak hartuko du lekukoa, bi proposamenekin: goizean, Galizia, Bartzelona eta Madrilgo liburutegietako arduradunek pandemian zehar bizitako esperientzien berri emango dute, eta arratsaldean, Gipuzkoako (Donostia, Eibar, Oñati eta Zizurkil) liburutegietako profesionalek  euren iritzia, esperientzia eta ezagutzak partekatuko dituzte Covid-19k sortutako egoeraren aurrean.

Urriaren 25ean, Can You ever Forgive Me?, Marielle Heller, EUA, 2018, 107, filmaren proiekzioak itxiko du aurtengo Liburutegiaren Eguna, Tabakalerako zinean. 

 

Egitarau osoa:

Urriak 21, asteazkena 

19:30  Benjamín Pradoren  “Todo lo carga el diablo” liburuaren aurkezpen-solasaldia

LEKUA: San Telmo Museoko Areto Nagusia

Doan, lekua erreserbatu behar da www.santelmomuseoa.eus

Urriak 22, osteguna

Liburutegiak pandemiari aurre eginez jardunaldia:

9:00-9:30 Harrera eta ongi etorria

9:30-10:15 Imajinatzen al duzu bibliotekarik gabeko mundu bat? Bai, imajinatzen dut. Iban Zaldua, irakaslea eta idazlea. (Gaztelaniara itzulpena)

10:15-11:00 La biblioteca escolar, una oportunidad en tiempos de pandemia. El caso gallego – Cristina Novoa, Eskola Liburutegien Aholkularitza, Galiziako Xunta.

11:00-11:30 Atsedena

11:30-12:15 La adaptabilidad como herramienta contra la pandemia – Juanjo Arranz y Juli Cervera, Bartzelonako Biblioteques.

12:15-13:00 Mejor juntos - Eugenio Trías Udal Liburutegi Publikoa, Madrilgo Udala.

13:15-14:00 Mahai-ingurua. Dinamizatzailea: Oihana Aristondo

- Cristina Novoa Fernández. Eskola-liburutegietako irakasle-aholkulari teknikoa. Kultura, Hezkuntza eta Unibertsitate Kontseilaritza. Galiziako Xunta

- Juanjo Arranz. Bartzelonako Biblioteques-eko Kultura eta Hezkuntza Ekintzako zuzendaria.

- Estela Gonzalo. Eugenio Trías Udal Liburutegi Publikoko zuzendaria, Madrilgo Udala.

LEKUA: Tabakalerako Z aretoa (1. solairua) 

Izen ematea: www.tabakalera.eus

Streaminga: https://online.tabakalera.eus/es/

 

16:00/17:30 Mahai-ingurua : Gipuzkoako liburutegiak lanean, pandemia gorabehera. Moderatzailea: Lore Agirrezabal, Kazetaria.

-Arantza Urkia, Donostiako Liburutegi Sareko zuzendaria. 

-Eva Alberdi, Eibarko Juan San Martin Liburutegiko arduraduna.

-Arantzazu Ibarrondo, Oñatiko Udal Liburutegiko arduraduna.

-Arantxa Zabala, Zizurkilgo Plazida Otaño Udal Liburutegiko zuzendaria.

LEKUA:  Medialabeko Egongela (2. solairua) 

Izen ematea: www.tabakalera.eus

 

Urriak 25, igandea 

19:00 Can You Ever Forgive Me? Marielle Heller, EUA, 2018, 107 filmaren proiekzioa 

LEKUA: Tabakalerako Zinea( 1. solairua)