- Liburutegien Eguna 2021 - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Liburutegien Eguna 2021

Immigrazioa eta liburutegiak

 

Urriaren 24an ospatzen den Liburutegien Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Liburutegiak, bederatzigarren urtez jarraian, immigrazioari eta liburutegiei buruzko jardunaldi bat antolatu dute, "Immigrazioa eta liburutegiak: erronkak eta aukerak" lelopean.

 

PROGRAMA

Osteguna, urriak 21 

19:00 SOLASALDIA -- Migratzaileak, bidean eta gure aldamenean -- Liburutegi Nagusia, San Jerónimo kalea. Aurretiko izen-ematea.

Partehartzaileak: Eneko Aizpurua + Ainara Gorostizu

Moderatzailea: Beñat Sarasola

Bidasoan gora eta Aldamenekoa liburuei buruz arituko dira Eneko Aizpurua eta Ainara Gorostiza idazleak. Moderatzailea, Beñat Sarasola.

Izena eman behar da. Erreserbak: donostiakoliburutegiak@donostia.eus

 

Ostirala, urriak 22

Goizeko saioa

Koldo Mitxelena Kulturunea. Areto Nagusia. Aurretiko izen-ematea

Streaming: KMK zuzenean

 

8:45 – 9:15        Harrera

9:15 – 9:30        Ongi etorria

9:30 – 10:05    MAITE FOUASSIER ZAMALLOA, Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokiko ikerlaria

Fenómeno migratorio en Euskadi (es)

10:05 – 10:40    EMMA ARMENGOD MARTÍNEZ, Trinitat Vella-J. Barbero Liburutegiko zuzendaria

De la plaza a la Biblioteca: el trabajo de proximidad en la Biblioteca Trinitat Vella-J. Barbero de Barcelona (es)

10:40 – 11:15        Atsedena

11:15 – 11:50    MANUEL SOLA BERNABÉ, Purchenako Liburutegi Publikoko liburuzaina (Almeria)

Bibliotecas que actúan: el proyecto Biblioteca de Acogida con niños y jóvenes migrantes sin referentes familiares (es)

11:50 – 12:25    BECKA WOLFE - AZIM SALIMY, ECHO Mobile Libraryko koordinatzaileak

Un-bordering Greece: ECHO Multilingual library (en)

12:25 – 13:30    MAHAI-INGURUA

Parte-hartzaileak: Maite Fouassier, Emma Armengod, Manuel Sola

Moderatzailea: Susana Araiz, Koldo Mitxelena Liburutegiko Arduraduna

 

Arratsaldeko saioa

Koldo Mitxelena Kulturunea. Areto Nagusia. Aurretiko izen-ematea

Streaming: KMK zuzenean

 

16:00 – 18:00    MAHAI-INGURUA

Bertako zerbitzuak eredu (eu)

Parte-hartzaileak: Asun Agiriano (Arrasateko Liburutegia), Estibaliz Albizu (Durangoko Liburutegia), Iñigo Medina (Lekeitioko Liburutegia) eta Junkal Torres (Donostiako CEPAko Liburutegia)

Moderatzailea: Amaia Cuende, Koldo Mitxelena Liburutegiko liburuzaina

 

Larunbata, urriak 23

19:00 PROIEKZIOA -- Zinea Tabakalera

No taxi do Jack (Susana Nobre, Portugal, 2021, 70')