- Madrilgo Unibertsitateko Kalkulu Zentroaren Forma Plastikoak Sortzeko Mintegia (1969-73) - José Luis Alexanco, Ignacio Gómez de Liaño , Soledad Sevilla | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Zine sarrerak eta bonua

Madrilgo Unibertsitateko Kalkulu Zentroaren Forma Plastikoak Sortzeko Mintegia (1969-73)

Ignacio Gómez de Liaño, José Luis Alexanco eta Soledad Sevilla

 

ZIN EX. Abstrakziotik algoritmora erakusketan nabarmentzen den ideietako bat da nola hasi ziren mundu osoko 60. eta 70. hamarkadetako artista, ingeniari eta programatzaileak ordenagailuen potentziala ikertzen. Nahiz eta garai hartako gizartea haren promesekin eta gaitasunekin liluratuta zegoen, egia esan, baliabide teknologiko horiek enpresetako eta unibertsitateetako ikerketa-laborategietan baino ez zeuden eskuragarri. Hori da, hain zuzen ere, Madrilgo Unibertsitateko Kalkulu Zentroaren kasua. Espainiako estatuan lengoaia informatikoa ikertu zen lehen guneetako bat, eta berezienetako bat, izan zen. Urterik produktiboenetan, Kalkulu Zentroak forma esperimentalen automatizazioa aplikatu zuen arte plastikoetan, musikan, arkitekturan, medikuntzan edo bibliotekonomian, besteak beste. Horretarako, garaiko intelektual, artista, korporazio eta zientzialari aurreratu eta bizienekin harremanetan jarri zen.

Online topaketa honetan, Forma Plastikoak Sortzeko Mintegian (1969-73) jarriko dugu arreta. Informatikak arlo artistikoari nola eragin diezaiokeen erantzuteko ahalegin kolektiboa da, produkzio-prozesuen prototipatuaren, serializazioaren edo automatizazioaren bidez.

Hiru protagonistekin hitz egingo dugu horien inguruan: Mintegiaren koordinatzaile Ignacio Gómez de Liaño filosofo eta poeta, eta José Luis Alexanco eta Soledad Sevilla artista plastikoak. Azken bi horiek erakusketan parte hartzen dute, garai hartan egindako obrekin eta Kalkulu Zentroko esperientziari buruzko hainbat dokumenturekin.

Gonbidatuak

Ignacio Gómez de Liaño

 Idazlea, filosofoa, itzultzailea eta  traductor y unibertsitateko irakaslea