- Make It, Don’t Fake It - Julián Pacomio, Ángela Millano | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Make It, Don’t Fake It

Julián Pacomio eta Ángela Millaroren arteko solasaldia

Make It, Don 't Fake It piezak ikuslea egokitzera eta espazio batean bizitzera gonbidatzen du, pixkanaka, esanahi-geruza desberdinak gehituz. Irudiak, ahotsa, oroitzapena, gorputza, mugimendua, nekea eta izerdia ikusleen begirada eta gorputzekin gurutzatzen dira, denbora-tarte bakar batean unibertso komun bat partekatzeko.

Zer esan nahi du zinema-hizkuntzaz jabetzeak gidoiari, soinu-bandari eta isiluneei erreparatuta? Make It, Don 't Fake It Asleep Images proiektuaren parte da, eta bere buruari galdetzen dio: "Posible du pertsona batek bere baitan eduki zinematografikoak biltegiratu/izan/irudikatu/erreproduzitu?".

Bisuala eta performatikoa bezain desberdinak diren bi ingururen arteko igarobideak aukera ematen dio Make It, Don 't Fake It piezari gizabanakoak biltegiratzeko gailu gisa oroitzeko ariketan ez ezik, haiek berrjabetzeak dakarren asmakuntza-prozesuan ere eragiteko.

 

CentroCentro Madrid-ekin elkarlanean.

 

 

 

Guests