
De stilte rond Christine M. (A Question of Silence), Marleen Gorris, Herbehereak, 1982, 92’
Marleen Gorrisen ibilbideko lehen lan luzea berehala bihurtu zen klasiko feminista bat. Denda bat osteagatik atxilotu zuten emakume langile baten albistetik abiatuta sortu zen pelikula. Elkar ezagutzen duten hiru emakume ditu protagonista, etxekoandre bat zerbait ebasten harrapatu ondotik modu txarrean aurre egin eta lur-jota utzi zuen boutique bateko gerentea erailko dute.