Manuel Muñoz RIvas | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching v.22 XML

Manuel Muñoz RIvas

 

Sevillan jaio zen 1978an. San Antonio de los Bañosko (Kuba) Zine eta Telebistako Nazioarteko Eskolan ikasi zuen eta Sevillako Unibertsitateko Komunikazio Zientzien Fakultatean lizentziatu zen. Bere lehen film luzea, EL MAR NOS MIRA DE LEJOS, 2017an estreinatu zen BERLINALE jaialdian eta izen handiko zenbait nazioarteko jaialditan aurkeztu zen. 2008an, CON EL VIENTO film laburra aurkeztu zuen, zeina Oberhausengo jaialdian estreinatu zen. Bere proiektuak lagunen filmetan egiten dituen kolaborazioekin txandakatzen ditu eta gidoilari‑laguntzaile eta/edo lan‑muntatzaile gisa ibili da, besteak beste, honako lan hauetan: DEAD SLOW AHEAD, BLANCO EN BLANCO, ELES TRANSPORTAN A MORTE, ARRAIANOS, THIS FILM IS ABOUT ME, SLIMANE eta DERECHOS DEL HOMBRE.

Iraganeko proiektuak