María Salgado eta Fran MM Cabeza de Vaca | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

María Salgado eta Fran MM Cabeza de Vaca

Argazkia: Jorge Anguita Mirón

María Salgado (1984) eta Fran MM Cabeza de Vaca (1976) artistek 2012. urtetik egiten dute lan elkarrekin, Madrilen. Audiotestu baten ideia izan zuten abiapuntu, poesiaren, hizkuntzaren, soinu bidezko artearen, musikaren eta performancearen arteko bidegurutze gisa.

2011ko desobedientzia politikoari buruzko zikloa bideratu zuen Hacía un ruido ikerketa-eremuak (2012-2016) bide eman zien hauei guztiei: poster eta panfletoen autoedizio grafikoak, Contrabando argitaletxeak argitaratutako liburu bat, Ruido Sisterhood zigilupean argitaratutako disko bat, Vertixe Sonora  taldearentzako pieza instrumental bat, bi hilabete iraun zuen soinu-instalazio bat, eta askotariko lekuetan ikusgai egon zen errezitaldi hibrido bat (Madrilgo Espacio Naranjo espazioan eta Teatro Valle Inclán antzokian, Móstolesko Centro de Arte Dos de Mayo zentroko Picnic Sessions saioetan, Sevillako  ZEMOS 98 jaialdian, New Yorkeko 16 Beaver estudioan, Bartzelonako Hangar zentroan eta Kordobako El Arsenal espazioan). Une honetan buru-belarri dabiltza Jinete Último Reino ikerketa-eremuarekin. Proiektu horren abiapuntua oboerako eta gailu elektronikorako pieza instrumental bat da, 2013an Smash Ensemble taldeak interpretatua eta partitura gisa argitaratua Present Tense Pamphlets bilduman. 

Proiektuak barne hartzen dituen hiru zatiak osatuta daudenean, elkartu eta iraupen luzeko obra eszeniko bat egingo dute; bitartean, piezak hainbat espaziotatik igarotzen dira modu autonomoan, besteak beste hauetatik: Kordobako C3A, Centro Párraga, MNCARS, MACBAren Idiorítmies jaialdia, Sâlmon < jaialdia, Santiago de Compostelako Escenas do cambio eta Madrilgo Matadero. Horrez gain, pieza horietatik abiatuta audioak (adibidez, Negro RSRJ SRSJ, Reina Sofíako irratia, 2017), kartelak (Manifiesto, 2018) eta argitalpenak ere sortu dira.

Proiektuak

Ubik sorkuntza liburutegian dauden eduki erlazionatuak

Liburuak
Sánchez-Mateos Paniagua, Rafael
Soinua
Salgado, María
Baliabide Elektronikoak