- Masterclass: Diedrich Diederichsen - Diedrich Diederichsen | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Masterclass: Diedrich Diederichsen

Diedrich Diederichsen Cybernitcs of the Poor: tutorialak, partiturak eta ariketak erakusketaren komisarioak masterclass eskainiko du arte-munduaren inguruko ezagutza partekatzeko eta, horrela, esparru instituzionalean gertatzen diren harreman profesionalak ezagutzaren ekoizpenera eta transmisiora zabaltzeko. Hori guztia, artisten arteko topagune bat eraikitzeko helburuarekin.

Saio hau Tabakalerako Sortzaileen Guneko Jardun Artistikoentzako Institutuan (JAI) uda osoan garatzen ari diren metodologiarekin lotuta dago.

Masterclassa presentzialki jarraitzeko gonbidapena behar da (Diederichsen-ek ezingo du etorri osasun-alertaren ondorioz, eta beraz, bideokonferentzia bidez izango da gurekin) eta hori eskuratzeko helbide honetara idatzi behar da: pgaraikideak@tabakalera.eu eta Tabakalera online-n zuzenean ikusgai izango da. 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Diedrich Diederichsen

Komisario, editore, idazle eta irakaslea