Maushaus | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Maushaus

 Anabel Varona eta Carlos Arruti dira Maushaus. Arte eta arkitekturaren inguruko ideia laborategia da Maushaus. Joku, akzio eta performance bidez kontzeptuen transmisio moduak bilatzen ditu, eta denok barnean daramagun jolaserako ahalmena bistarazi.

Maushaus gazteenei zuzendutako hezkuntza proiektu artistiko-tekniko bat da, arkitekturarekiko harreman afektiboa landu eta hiriaren lengoaia ezagutzea dute helburu. Burutzen dituzten tailerretan haurrengan espazioak sortutako jakin mina piztu eta estimulatu nahi dute.

Proiektuak