- Medialab magnoliatan - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Medialab magnoliatan

 

Iritsi zaigu uda!

Eguzkia, haize leuna, lagunak, itsasoa, musika… eta Medialab magnoliatan!

Kanpoan goxo egoteko gogoz gabiltzanez, eraikinaren atarira jaitsi eta bertan egon eta egiteko aukera aprobetxatzea erabaki dugu. Ohiko espazioaz gain, Magnolia ederren itzaletan dagoen tokia zuretzat atondu dugu. Edukien aukeraketa bat eramango dugu, liburu, aldizkari, komiki eta jolasekin, adin tarte, gustu eta interes guztientzakoak. Udako programaren zati bat ere, hortxe egingo dugu, eta lekuak dituen berezitasunei zukua aterako diogu ziur.

Zatoz hortaz udako hilabete hauetan Tabakalerara, eta goza ezazu Medialab aire zabalean ere: gerizpean irakurri, jolastu, lantegietan parte hartu eta.... bihar berriz!

  • Data: Asteartea, 2021ko uztailak 6 > Larunbata, 2021ko abuztuak 28
  • Ordutegia: 10:30-19:30 (Asteartetik larunbatera)
  • Lekua: Tabakalera Eraikineko Kanpoaldea
:

Jarduerak

  • Lantegiak
    Itsaspeko gorria magnoliatan
    2021-07-06 > 2021-08-17 - 11:00-12:00 - Tabakalera Eraikineko Kanpoaldea
  • Lantegiak
    ZUbik magnoliatan
    2021-07-07 > 2021-08-25 - 11:00-12:00 - Tabakalera Eraikineko Kanpoaldea
  • Lantegiak
    Txiki-tekno-txoko
    2021-07-08 > 2021-08-26 - 11:00-12:00 - Tabakalera Eraikineko Kanpoaldea
  • Lantegiak
    Familia albuma
    2021-07-13 - 11:00-12:00 - Tabakalera Eraikineko Kanpoaldea
  • Lantegiak
    Mixing gerizpean
    2021-07-16 > 2021-08-27 - 12:00-14:00 - Tabakalera Eraikineko Kanpoaldea
  • Lantegiak
    AurpEgiak ;)
    2021-07-27 - 17:00-18:00 - Tabakalera Eraikineko Kanpoaldea
  • Lantegiak
    IzAki artikulatuak
    2021-08-10 - 11:00-12:00 - Tabakalera Eraikineko Kanpoaldea
  • Lantegiak
    Sortu zure erretratoa
    2021-08-24 - 11:00-12:00 - Tabakalera Eraikineko Kanpoaldea