- Mekanika behartuak - Oihane Iraguen Zabala, Jonathan García Lana - Tunipanea | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Mekanika behartuak

Bideoinstalazioa eta robotika musikala

"Gorputz oro makina bat da..."

René Descartes 
Arrazoimena modu egokian gidatzeari eta egia zientzian bilatzeari buruzko hitzaldia. 1637

 

Zer da izaki bizidun bat? Eztabaida hori etengabe eman da zientziaren eta filosofiaren artean. Hainbat teknologiak, adimen artifizialak, gorputz zabalduak edo ikasketa automatikoak kasurako, gaiaren inguruan hausnartzera gonbidatzen gaituzte, eta aldaera zibernetikoak gehitzen dituzte, hala nola adimen banatua, biomimetika, sareak edo telekomunikazioak, bizitzaren kontzeptua berriro pentsatzera eramaten gaituztenak naturaren antolakuntza eta mekanikatik.     

Mekanika behartuak Tabakalerak Summer Sessions erresidentzia-programan izandako lehen parte-hartzearen emaitza da. Summer Sessions arteari eta teknologiari buruzko nazioarteko erresidentzia-seriea da, eta Rotterdamgo V2_Lab for the unstable media delakoak babesten du mundu osoko kultura-erakundeen sarearekin batera; sare horretan daude, adibidez, Seuleko Art center Nabi, Bartzelonako Hangar, Bruselako iMAL edo Shanghaiko Points center for contemporary art.  

Pieza bi diziplinen hibridazioaren emaitza da, bideoinstalazioa, Oihane Iraguen artista bisualaren proposamenari jarraikiz, eta robotika musikala, Jonathan Garcia Lana Tunipanea sortzaile eta luthier esperimentalarena. Proiektatutako bideo-pieza bat da, gorputzean oinarritutako eduki performatiboarekin; makina bat aktibatzen duen partitura da, mugimenduan dauden mekanismoekin eta espazioan presente dauden soinu materikoekin. Obrak proiektatutako irudia islatzen du makinaren prozesu oniriko gisa. Telepresentzia diferitua, non gorputz baten mugimenduak espazio fisikoa okupatzen duen metalaren, egurraren eta elektronikaren bidez. Mekanika behartuak lanak zinemaren eta irudiaren mugak zabaltzen ditu organikoaren eremura.  

Kodeen itzulpen eta transkripzioaren bidez, artistek harreman zuzena proposatzen dute interesgarritzat jotzen dituzten eta indibidualki jorratzen dituzten bitartekoekin. Alde batetik, Oihanek bideo-pieza bat planteatu du, eduki bisual organikoarekin eta gorputzaren adierazpenarekin. Bideoaren hasierako kontzeptua “nahi gabeko mugimendua da, naturaren berezko zati gisa, organikoan eta gorputzean bertan”. Nahi gabeko horretatik eta inkontzientetik “konposatzeko” ideia, erreflexu-ekintzetatik eta modu instintiboan. Bideoan erregistratutako mugimenduak partitura bat idazten du, denbora errealean, zeina materialtasunera iristen den Tunipaneak sortutako pieza mekanikoetan automata musikal hibrido baten bidez, zeinak zati mekanikoak hartzen dituen piano zahar batetik, ondoren dimentsio handiko metalofono modular bat osatzeko.  

Mekanika behartuak instalazioak sortzaileek sormen-metodologia eta -hizkerak zeharka lotzeko moduak esploratzeko egiten duten ahalegina ere jorratzen du. Tabakalerako Medialab plataformak bi artistak gonbidatu ditu lehen aldiz lankidetzan aritzeko elkarrekin.

 

Ordutegia

Irekiera: AZAROAK 6 - 19:30
Erakusketa: AZAROAK 7 - AZAROAK 29 
ASTEARTETIK IGANDERA 12:00 -14:00 / 16:00 -20:00
astelehena itxita

 

  • Data: Larunbata, 2020ko azaroak 7 > Igandea, 2020ko azaroak 29
  • Ordutegia: 12:00-14:00/16:00-20:00
  • Lekua: Lau Pareta
  • Pertsona Kopurua: 50
  • Sarrera: Librea

Gonbidatuak