Fokuak (FK) - Mercuriales - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Zine sarrerak eta bonua

Mercuriales

Virgil Vernier-en filma

Frantzia, 2014, 108'
Virgil Vernier-ek, berriro ere, mitikoaren eta garaikidearen artean kokatutako istorio bat proposatu du, oso zehatzaren eta misteriotsuaren artean. Joanek eta Lisak Mercuriales dorreetan egiten dute lan, Pariseko periferian. Lisa Moldaviakoa da, eta obsesionatua dago Frantziara emigratu zuen eta arrastorik utzi gabe desagertu zen lehengusu baten oroitzapenarekin. Joane frantsesa da, eta, aldi berean, ospea, aberastasuna eta bere bizitzarentzako esanahia bilatzen ditu. Parisen gaineko bistak eta muga batera egindako bidaia partekatzen dute.

“Istorio hau aspaldiko garaietan gertatu zen/ Indarkeriazko garaiak/ Gerra bat zabaldu zen Europa osoan/ Bi neska hiri batean bizi ziren…

 

 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.