Milimbo | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Milimbo

Editorial Milimbo

Milimbo argitaletxe txikiak haur sentitzen direnentzat liburuak egiten ditu. Irudien bidez irakurtzeko eta kontatzeko liburu ilustratuak batez ere; begiak zabal zabalik dituzula irakutzeko direnak; hitzen bidez konta ezinak diren gauzak begiratzeko eta miatzeko balio dutenak; formak, koloreak eta ikurrak irakurri eta hainbat egoera irudikatzeko aukera ematen dituztenak… Era honetan irakurketa irudimena estimulatzen duen jolas bihurtzen da.

“Narrazioaren” beste aldera pasatzeko tentazioa izan duten diseinuaren maisuak dira haien inspirazioaren iturri. Tomy Ungerer, Paul Rand, John Alcorn, Bruno Munari, Iela Mari eta Herbert Leupin adibidez mirespen handia dieten sortzailetariko batzuk dira.

Proiektu propioak sortzen dituzte eta inplikazio zuzena dute lan bakoitzaren planteamenduan, gauzatzean eta ekoizpenean. Asko gustatzen zaie maketak egitea, elementuekin jolastea, paper motak ondo aukeratzea eta ekoizpen prozesua gertutik jarraitzea.

Iraganeko proiektuak