- Minecraft mini-joko txapelketa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Minecraft mini-joko txapelketa

2deok eta Game Erauntsiak antolatutako txapelketa

Tabakalerako 2deo ikus-entzunezko laborategiak Game Erauntsia elkartearekin batera Minecraft txapelketa aurkezten dute.

Lehiaketa online ospatuko da ekainaren 12an eta 19an. Lehenengo jardunaldian Build Battle minijokoa jokatuko da eta bigarrenean OITC.

OITC minijokoaren oinarria jokalariaren biziraupena da. Denbora zehatz batean garaipen gehien egiten dituen jokalaria izango da irabazlea. Bestalde, Build Battle minijokoan bideojokolariaren
sormena neurtuko da. Antolatzaileek gai zehatz bat adieraziko dute eta hori jarraituz parte-hartzaileek egitura bat sortu beharko dute. Minijoko bakoitzaren irabazleak sari bat eskuratuko du.

Txapelketa euskaraz gauzatuko da eta Tabakaleraren online programazioaren barne jarraitu ahal izango da.

Izen-emateak ekainaren 5etik 10era Game Erauntsiaren webgunean egingo dira eta parte-hartzaile guztiak gamerauntsia.eus/minecraft atalean erregistratu behar dira. Minijoko bakoitzak bere izen-ematea dauka.