Mirari Echávarri

Artista bisuala eta hezitzailea da. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua da eta Genero, Media eta Kulturan Master bat dauka Goldsmiths Unibertsitatean (Londres). Bere ikerketa Women’s Art Library-n zentratu du. Bere ikus-entzunezko lehenengo pieza Cuerpos #1 Santa Águeda (2017) Londres eta Dublineko zinema feminista jaialdietan proiektatu zen, Porto/Post/Doc nazioarteko zinema jaialdian eta “Yo, la peor de todas” (Iruña), “Nueva Sinceridad” (Madrid) eta “Allegoria total” (Markina-Xemein) erakusketetan.
"Estudiotik at. Bost urteko sorkuntza" erakusketan aurkeztutako lana
-
Cuerpos #2 Skin Picking
26-02-2021 > 09-05-2021
Iraganeko proiektuak
-
Mirari Echávarri: Gorputzak #1 Santa Águeda
2020-05-13 > 2020-06-03 -
-
Cuerpos #2 Skin Picking
2019-05-27 > 2019-06-30 -