- Miren Agur Meabe: Forugh Farrokhzad-en olerkien irakurketa - Miren Agur Meabe | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Zine sarrerak eta bonua

Miren Agur Meabe: Forugh Farrokhzad-en olerkien irakurketa

Ondoren Khaneh siah ast (Etxea beltza da) filmaren proiekzioa

Era askotara defini daiteke Forugh Farrokhzaden poesia. Esan daiteke, adibidez, bere izaera eta sormen-mundua kontuan hartuta, izan zela behin baino gehiagotan jaio nahi izan zuen emakume bat, inoiz amaitzen ez den ilunabar bat, historiak zauritutako urretxindorra, bere-bere iraultzaren kausa, alarau bat iluntasunean, lozorrotik esnatutako ahotsa, lehenengo pertsonaren arriskua, pertsierazko poesia modernoaren mugarria, emakume bakarti bat.

Kontzientzia femeninoaren kriseilua bihurtu zen 50eko hamarkadan Iranen, bere testuei darien indar eta errebeldia paregabeak direla-eta, beti ere bere nortasun librearen isla.

Irakurketa-saio honetarako, Miren Agur Meaba idazle eta itzultzaileak, hainbat poema aukeratuko ditu Forugh Farrokhzadek idatzitako liburuetatik. Irakurketa honen ondoren, Khaneh siah ast, 1962 (Etxea beltza da) pelikula ikusiko dugu, ZIN EX. Abstrakziotik algoritmora erakusketan ikusgai dagoen film laburra.

* Jarduera hau euskaraz izango da

Gonbidatuak

Miren Agur Meabe

Idazlea eta itzultzailea

Interesa dakizuke

Erakusketak
2020-09-11 > 2021-01-31 - 12:00-14:00/16:00-20:00

Erakusketak abangoardiako zinemaren,...

Lekua:

+ Info