- Musika dena eta eszena: Brainbows - Rainer Kohlberger | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Musika dena eta eszena: Brainbows

Rainer Kohlbergerren ikus-entzunezko performancea

 

Kohlbergerrek modu erradikalean erabiltzen du proiekzio digitaleko teknologia. Bulkaden eta argi puruaren uhinen bidez, pertzepziorako giza aparatuaren gainkargak «behatzailearen begian» baino agertzen ez diren inpresio bisualak eragiten ditu. Zarata-geruzek, dronek eta argi estroboskopikoek infinituaren sentsazioa eragiten dute, eta hori liluragarria da artistarentzat, abstrakzio gorena eta ezin lausoagoa delako. Irudiaren gainazalak eta espazioak bat egiten dute, eta batasun horretan iraungita gelditzen dira izan eta ez izan, material eta ez- material moduko kategoriak.

Performance hau Zin Ex: Gorputza eta arkitektura erakusketaren barruan antolatutako jardueretako bat da. Gainera, irailaren 18an, Rainer Kohlbergerrek bere sormen prozesuari buruzko masterclass bat emango du Medialaben, apuntatu hemen interesatzen bazaizu.

Más actividades de Musika dena eta eszena:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Rainer Kohlberger

Artista bisual eta zinemagilea