Nagore Olarra | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Nagore Olarra

Nagore Olarra diziplina anitzeko artista da. Erakusketa ezberdinetan, bakarka nahiz taldean, parte hartu du baita diziplinarteko proiektu artistiko ezberdinetan ere.

Bere interes artistikoak arte garaikiderantz zuzendu ditu, eta sorkuntza-prozesuan arreta berezia jarri du. Bere lana, beraz, prozesuen, formen eta testuren arteko elkarrizketa sortzean datza. Elementu prefabrikatuak organiko, aleatorio edo mugikorrekin nahastearen bidez sortzen diren aztarnetan interes berezia du.

Artista plastiko bezala egiten duen lanaz gain, Narra creaciones ekimena garatu du. Horrek bere lana formatu eta euskarri ezberdinetara zuzentzeko aukera ematen dio. Era berean, lantegiak eskaintzen ditu eta beste proiektu batzuetan parte hartzen du.

Iraganeko proiektuak