Arreta jartzea: gure burutan sartzeko lehia - Neoliberalismoaren menpeko haurtzaroa: hiper haurrak, arreta gabezia eta aspertzearen garrantzia - José R. Ubieto, Marino Pérez Álvarez | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Neoliberalismoaren menpeko haurtzaroa: hiper haurrak, arreta gabezia eta aspertzearen garrantzia

José Ramon Ubieto eta Marino Pérez

Philip-Guston-Source-1976-© 2018 The Estate of Philip Guston

Philip-Guston-Source-1976-© 2018 The Estate of Philip Guston

 

 

23/01 19:30 Hitzaldi irekia. Z aretoa. Sarrera librea, aretoa bete arte.

 

Jolastuz, ikusmiratuz, menturatuz, haztatuz, probatuz eta nahastuz, berriz hasiz… Hala ikasten da haurtzaroan, begiratzeko eta ulertzeko denbora hartuz. Baina errendimenduaren gizartean, haurrak ere “hiper-aren erregimenaren” menpe daude: estimulu gehiegi, bukatzeko presa, kontsumo objektuen berehalako asebetetzea. Zer gertatzen da gaur haurtzaroarekin, haien “denbora hutsa” objektuz eta jardueraz betetzen dugunean? Arreta-patologiak antzematen dira, Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura (AGHA) izenpean bateratzen direnak.

Baina Jose Ramón Ubieto eta Marino Pérez Álvarezen ustez, diagnostiko horrek gure gizarteak haurrei eragiten dizkien eraginak patologizatzen ditu, buruko gaixotasuntzat sailkatuz. Eta, hala, gure bizimoduari buruzko hausnarketa kritiko bat egitea saihesten dugu. Existitzen da AGHA? Zertarako balio du diagnostikoarekin lotzen den medikazio berriak? Badago soluzio farmakologikoa ez den beste aukerarik, haurrei laguntzeko beste modu batzuk? Nola eten dezakegu hiper-aren erregimena eta berriz ere aspertu?

 

DOKUMENTAZIOA

 

Gonbidatuak

José R. Ubieto

Psikologo klinikoa eta psikoanalista (AMP). 

Marino Pérez Álvarez

Marino Pérez Álvarez psikologia katedraduna da Oviedoko unibertsitatean. 

Documentación

Videos

Neoliberalismoaren mepenko haurtzaroa : hiper haurrak, arreta gabezia eta aspertzearen garrantzia

Neoliberalismoaren mepenko haurtzaroa : hiper haurrak, arreta gabezia eta aspertzearen garrantzia