NEST - Nest 2021 - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Nest 2021

Nest Donostia Zinemaldian zinema-ikasleentzat egiten den film laburren nazioarteko lehiaketa da. Mundu osoko zinema-eskoletako ikasleak biltzen dira, beren lanak aukeratuak izan ondoren, beren film laburren emanaldietan, solasaldietan eta industriako profesionalek ematen dituzten eskola magistraletan parte har dezaten.

Hautatutako lanen artean, bereziki sortutako epaimahai batek ‘Nest Saria’ aukeratuko du. Sari hori hautatutako proiektuaren zuzendariari emango zaio, zeinak 10.000 euro jasoko dituen.

Urtetik urtera, Nest lehiaketa finkatuz joan da Zinemaldiko sail garrantzitsuenetako gisa, talentu berrien hazitegi den aldetik. Iazko edizioan, hain zuzen ere, New Directors sailean estreinatu zen  La última primavera, Isabel Lamberti zinemagilearen lehenengo film luzea; 2015ean Nesten Torino Award saria irabazi zuen Lambertik. Halaber, Grigory Kolomytsev zinemagile errusiarraren Chupacabra filma New Directors sailean izan zen; 2016an eta 2018an Nesten parte hartu zuen Kolomytsevek, eta 2018an Ikusmira Berriak egonaldietan egon zen. 2019an, bestalde, Oren Gerner zinemagile israeldarra New Directors sailean lehiatu zen Africa lanarekin; Greenland graduazioko film laburrarekin Nesten arrakasta lortu eta bost urtera.

Donostia Zinemaldiak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak Nest saila elkarrekin antolatzen dute.

NEST

Gure historia berridaztea

  • Data: Ostirala, 2021ko irailak 17 > Larunbata, 2021ko irailak 25
  • Lekua: Cine
Nest 2021:

Jarduerak