- NEST - ATZERABEGIRAKOA - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

NEST - ATZERABEGIRAKOA

Nazioarteko Zinema Ikasleen Topaketako aurreko edizioetan parte hartu duten lanen proiekzio jarraia

Donostia Zinemaldiarekin bat eta honen baitan irailaren 17 eta 25a bitarte bere hogeigarren edizioa ospatzen duen Nazioarteko Zinema Ikasleen Topaketaren harira, Medialab sorkuntza liburutegiak NEST-en 2008-2020 aurreko edizioetan parte hartu duten laburmetaien proiekzio jarraia eskainiko du irailaren 17etik urriaren 26ra arte Estudioa espazioan.

Horrela bada, irailaren 17etik urriaren 26ra arte, Medialabeko ateak irekita dauden bitartean, Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak, DSS2016EUrekin elkarlanean antolatutako NEST-en saritutako 20 laburmetrai izango dituzu ikusgai, besteak beste, honako hauek: Azzam El Mehdiren Le bal des suspendus (2008), Yuval Shaniren Segal (2009), Janaína Marqués Ribeiroren Los minutos, las horas (2010), Dor Fadlonen Eva – Shem Zmani (2011), Gabriel Gaucheten The mass of men (2012),  Aleksandra Maciuszeken Escenas previas (2013), Oren Gerneren Greenland (2014) edo Kiro Russo, hauekin batera palmares ezberdinetan izandako filmeekin.