- Nola babesten duzu zure nazioarteko jarduera? - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Nola babesten duzu zure nazioarteko jarduera?

Nazioarteko kontratazioaren oinarrizko kontzeptuak

Zer kontzeptu legal hartu behar dira kontuan nazioarteko bezeroekin harremanak ezartzen direnean? Nola gutxitu daitezke nazioarteko kontratazioarekin lotutako arriskuak? Zer kontratu-mota daude atzerriko bezeroekin ditudan merkataritza-harremanak arautzeko?

Galdera horiei erantzuteko, jardunaldi honetan nazioartekotze-prozesuan kontratazioarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak argituko dira, eta bereziki kultura- eta sormen-sektoretako erakundeen kasuetan.