Fokuak (FK) - O necem jinem (Vera Chytilová, 90') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

O necem jinem (Vera Chytilová, 90')

Something different, Vera Chytilova

O necem jinem (Something Different), Vera Chytilová, Checoslovaquia, 1963, 90' DCP 2K, JB CH, Azp ES

DCP 2K bermasterizazioa.  Czech National Film Archive eta II Cinema Ritrovato, Bologna -k zaharberritutako edizioa (2016).

 

Věra Chytilová, 60ko hamarraldiko zine txekiarraren berriztapen estetikoa eta tematikoa bultzatu zuen ezinbesteko izena da. 1963an debutatu zuen zinegintzan hogeita hamar uste inguruko bi emakumeren istorioa kontatzen duen film luze honekin. Arazo berari aurre egin behar dioten bi pertsonaia horiek deus ez daukate komunean, edo hala dirudi.

Vera krisialdia bizitzen ari da senarrarekin, etxekoandre izateak eragiten dion frustrazioa gainditzeko abenttura bat izatea pentsatzen ari da. Eva, kirolari olinpikoak krisialdi profesionala bizi du bere entrenatzailearen gogortasunak eraginda.

Something Different lanean Věra Chytilovák denbora luzean jorratuko duen gaiari heltzen dio, emakumearen emantzipazioa. Zuri-beltzea, gizonen munduan bizi diren bi emakumeren istorioak kontatzen ditu aktore profesionalak eta ez-profesionalak nahastuz.

 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.