Olatz Otalora | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching v.22 XML

Olatz Otalora

 

Algorta, 1990. Arte Ederretako ikasketak egin zituen UPV/EHUn, Bartzelonako Unibertsitatean eta Kalostran (Donostia). 2015ean eta 2020an, Eusko Jaurlaritzaren ekoizpen-beka lortu zuen. Egonaldiak egin ditu Media-Lab Pradon (Madril) eta Constanten (Brusela, 2013) eta BilbaoArte Fundazioan (2016).

Besteak beste, Bi/Dos/Two (Azkuna Zentroa, 2018), Ertibil 2018 eta AMP Zarata (Okela Lantegia, 2019) erakusketetan erakutsi du bere lana, eta LaPublika (Consonni – Okela Lantegia, 2016), Alam Al-Mithal (Tabakalera – Les Etoiles, Casablanca, 2017), Getxoarteko Bitartekaritza Programa 2019 eta 2021, Harriak 2016 (Eremuak) eta beste proiektu batzuetan lagundu du.

2013tik artista-laguntzaile, galeriako laguntzaile eta ingeleseko irakasle gisa lan egin du, eta testuak argitaratu ditu hainbat plataformatan, besteak beste, artearen heziketari buruzko Eremuak aldizkariaren 4. alean.  Duela gutxi, artistentzako hainbat testu eta poema bat itzuli ditu euskarara.

 
 

Iraganeko proiektuak