- OSELE - 4th Open Space European Learning Exchange - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

OSELE - 4th Open Space European Learning Exchange

Open Space metodologiari buruzko topaketa

OSELE - Open Space Technology
Partekatu!

Erlazionatzeko eta antolatzeko orduan teknika asko dira. Hauek ez dira ustegabekoak, askotan helburu ezberdinak bilatzen dituzte.

Gune Irekiaren teknikak (Open Space Technology) sistema bateko parte hartzaile guztiak (taldea, erakundea, komunitatea) gai edo galderabaten inguruan agenda eraiki eta  antolatzera gonbidatzen gaitu.

Itxiagoak, estrukturatuagoak eta normatibizatuagoak diren girotan, guneak irekitzea gero eta nabarmenagoa da.  Pertsonak modu askean topatzea eta antolatzea baimentzen duten teknologiak geureganatzea garrantzitsua bihurtzen delarik, hau da teknika honen helburua.

Maiatzaren 11tik 13ra Tabakaleran topaketa ospatuko da: OSELE.16, non Open Space metodologiaren bidez, metodologia horretan lanean ibili diren hainbat eragilek esperientziak, ikuspuntuak, eta ikasketak partekatu ahal izango dituzten.

Topaketa ren antolatzailea Gune Irekien Lagunak kolektiboa da, eta teknika hau zabaltzeko eta hobetzeko lanean jarduteko helburua du.

Izena emateko informazio gehiago izan nahi baduzu jar zaitez gurekin kontaktuan honako mailean: hirikilabs@tabakalera.eu