
Pantalla Fantasma irudiaren eta soinuaren mugak aztertzen dituen ikus-entzunezko erakusketa bat da. Hirugarren urtez Jorge Nuñezek, bere zuzendariak, azken edizioaren laburpen bat aurkeztuko du Donostian eta proiektatutako lanekin erlazionatutako artistak gonbidatuko ditu bertara.
Hona hemen aurtengo edizioaren programa:
- Jaialdiko Spot-a, Jorge Núnezek aurkeztua.
- Hand Crash Made, Sergi Botellaren performancea.
- Elbis Reveren Bideoklipak.
"Bideokliparen ideiatik abiatuta sortutako bideo inedito batzuk proiektatzea da gure asmoa. Gure errepertorioko abestiak erabiltzen dituzte. Saioa irudikapen performatibo batek osatuko du. Distantzia filmikoa orainaldira ekartzea ahalbidetuko lukeen plano berri bat sortzeko. Zabalik dago hitz egin eta eztabaidatzeko aukera, eta baita gure iragan artistikoaz jardutekoa ere". Elbis Rever