Pedro G. Romero | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Pedro G. Romero

Pedro G. Romerok artista bezala dihardu 1985az geroztik. Gaur egun bi tresna handitan lanean ari da, F.X. Artxiboa eta P.H. Makina. Sevillako UNIA arteypensamienton eta PRPC-n (Politika Kulturalen Hausnarketa Plataforma) parte-hartzen du. DSS2016 Kultur Hiriburuarentzat Bake Hitzarmena proiektuko komisarioa/kuradorea da. Gaur egun Máquinas de vivir. Flamenco y arquitectura en la ocupación y desocupación de espacios izeneko proiektuan ari da lanean eta Berlingo Bienalean, Santiagoko CGAC-n eta Sevillako UNIA arteypensamienton aurkeztu du lan hori.