- Por primera vez (Octavio Cortázar, Kuba,1967, 9') + Ten Minutes Older (Herz Frank, SESB, 1978, 10') + Forensickness (Chloé Galibert-Laîné, Frantzia-Alemania, 2020, 40') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Por primera vez (Octavio Cortázar, Kuba,1967, 9') + Ten Minutes Older (Herz Frank, SESB, 1978, 10') + Forensickness (Chloé Galibert-Laîné, Frantzia-Alemania, 2020, 40')

VI Nazioarteko Zine Mintegia

Ten Minutes Older

Por primera vez (Octavio Cortázar, Kuba, 1967, 9')

Film labur dokumental honek Kubako landa-komunitate baten esperientzia jasotzen du, zinema bertara iritsiko da lehen aldiz, Iraultzan helburu horrekin sortutako zinema mugikorrei esker.

Ten Minutes Older (Herz Frank, SESB, 1978, 10')

Maisutasun handiko film labur historikoa, txotxongiloen emanaldiari begira liluraturik dagoen haur baten aurpegian plano finkoa mantentzearen erradikaltasunarekin. Obra haurraren aurpegiko islen bitartez jarraitzen dugu: beldurra, alaitasuna, zalantza eta zoriona, dena sartzen da bere begiradan, film honekin hamar minutu zahartzen dena.

 

Lur Olaizola Nazioarteko Zine Mintegia aurkezpena. 

 

Forensickness (Chloé Galibert-Laîné, Frantzia-Alemania, 2020, 40')

Chris Kennedyren "Watching the Detectives" aztertzeko saiakera batean, ikertzaile bat Bostongo atentatuen ondoren sortutako komunikabideen artxibo masibo batean murgilduko da. Interneten egindako ibilerek pentsamendu kritikoaren historiaren eta egia ekoizteko politika gupidagabearen esplorazio performatiboa eskaintzen dute.