Proiektu artistikoak garatzeko egonaldi deialdia 2022 (urtarrila-martxoa) | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Proiektu artistikoak garatzeko egonaldi deialdia 2022 (urtarrila-martxoa)

Deialdi honen xedea, arte-proiektuen ekoizpenerako egonaldi bat eskaintzea da. Deialdiak izaera desberdinetako proiektuak ditu helburu, honen arte-diziplina edo formatua kontuan hartu gabe.

Deialdian parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomi Erkidegoan bizi diren artista edo eragile kulturalek, bai eta estatukoek eta nazioartekoek ere. Aurkeztutako proiektu guztietatik lau proposamen aukeratuko dira.

Egonaldiak proiektu artistikoa garatzeko espazioa eta baliabideak eskaintzen ditu, eta lau eta zortzi aste arteko iraupena izango du. Horrez gain, arte garaikideko kideen laguntza ere izango dute hautatutako egitasmoek. 

Egonaldia 2022ko urtarrilaren 2tik martxoaren 10era garatuko da.

 

Deialdiaren oinarriak:

Proiektu artistikoak garatzeko egonaldi deialdia (Pdf)

  • Aurkezpen epea: 2021-09-28 00:00 - 2021-10-28 23:59
  • Egoera: Irekita
Proposamena bidali