Fokuak (FK) - Qui a donc rêvé? + Le FHAR + Scum Manifesto - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Qui a donc rêvé? + Le FHAR + Scum Manifesto

Le FHAR (Front Homosexuel d’Action Révolutionnaire)

Qui a donc rêvé?, Liliane de Kermadec, Frantzia, 1966, 25' 

Le FHAR (Front Homosexuel d’Action Révolutionnaire), Carole Roussopoulos, Frantzia/Francia, 1971, 26’

Paris, 1971. Carole Roussopoulosek mugimendu homosexualaren emergentzia alaia eta erabat subertsiboa filmatu zuen. Pelikulak lehenengo manifestazio homosexualaren irudiak erakusten ditu. “Gonbidapenik gabe” maiatzaren 1eko manifestazioaren barruan egina. Gainera, aste batzuk beranduago Vincenneseko unibertstiatean, filosofia mintegi batean egon zen eztabaida jasotzen du. 

Scum Manifesto, Carole Roussopoulos & Delphine Seyrig (Les insoumuses), Francia, 1976, 28’

Valerie Solanasen S.C.U.M. Manifesto-ren (1967) irakurketa. Delphine Seyrig-ek eskuartean daukan liburua irakurtzen ari da Carole Roussoupoulosen parean eserita. Carole Roussopoulosek idazteko makinan mekanografiatzen du. Bien artean, bigarren plano batean, telebista bat dago albistegi batekin eta soinurik gabe. Teklen soinuak, makinaren palankak eta ahotsak testuaren aurkikuntza markatuko dute. 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Documentación

Videos

Qui a donc rêvé? + Le FHAR + Scum Manifesto. Promoa

Qui a donc rêvé? + Le FHAR + Scum Manifesto. Promoa