Dantz - The Revolution won't be Televised - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

The Revolution won't be Televised

Rama Thiaw zuzendariaren filma

The Revolution won't be televised

The Revolution Won't Be TelevisedRama Thiaw, Senegal, 2016, 110’ JBAES

Zer dakigu iraultza senegaldarraren inguruan? 2012 urtean Thiat eta Kilifeu raperoak buruzagi izan zituen “udaberri beltza” mugimenduaren inguruan?

2011an, hamabi urteko agintaldiaren ondoren, Senegaleko presidentea zen Abdoulaye Wadek berriz ere bere burua aurkeztu zuen posturako eta herria kalera atera zen sistema demokratiko bat aldarrikatzera. Rama Thiaw zinemagileak hedabide ofizialek, udaberri subsahariano bat inoiz existituko ez zela ziurtatzen zutenek, erakusten ez zutena erretratatzea erabaki zuen. Musika, politika, kaleak eta Estatuaren arteko gatazkak jasotzen dituen filma da emaitza. 60ko hamarkadako kanta mitikotik hartzen du izena pelikulak, Gil Scott-Heron musikari, militante, poeta, aktibista eta Pantera Beltzen kideak sortutako abestiarena.

 Kritikak eskaintzen duen Fipresci saria jaso zuen eta 2016ko Berlinalean Forum ataleko epaimahaiaren aipamen berezia.