Fokuak (FK) - Rey - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Zine sarrerak eta bonua

Rey

Niles Atallah-ren filma

Rey, Nilles Atallah

 

Lucía, Cristóbal León, Joaquín Cociña, Niles Atallah, Txile, 2007, 4’ DCP JB ES
Luís, Cristóbal León, Joaquín Cociña, Niles Atallah, Txile, 2008, 4’ DCP JB ES
Rey, Niles Atallah, Txile-Frantzia-Herbehereak-Alemania-Qatar, 2017, 90' DCP JB ES-Mapudungun, Azp. ES

1860 urtean abenturazale frantses batek erreinu independente bat sortu zuen Txileren hegoaldean eta Maputxe herriari bat egiteko bidea eman zion horrela. Txileko armadaren erantzunak txikizioa eragin zuen. Hori da egiaz gertatu zenari buruz kontatzen den bertsio bat. Espioi frantsesa ote zen? Errefuxiatu bat? Ezerezean geratu zen mitoa? Rey filman historia eta memoriaren arteko tentsioa gorpuzten da irudien eta soinuen degradazioaren bidez. Rey odisea bat da fantasia eta ametsen lurraldean barrena.

“Orllie-Antoine  de Tounens-en, Araucanía eta Patagoniako erregearen istoria entzun nuen lehen unetik asko harritu ninduen abokatu frantses honen izaera enigmatikoak eta bere oroitzapen eskasiak. Mitoen eta kondairen azpian ehortzita, badira gizon honen bizitza eta erreinua ahanzturatik ateratzeko nahikoak izan behar luketen egitateak. Edonola ere, hutsune nabariak dauzka bere historiak eta zatiekin osatutako egitura baina ezin da sortu. Rey errege honen historiaren zatietan arakatuz sortu nuen. Ikuslearen bizipenekiko analogoa izan nahi duen pelikula bat irudikatu nuen: ahaztutako ametsen lurraldean barrena bidaia bat deskonposizio prozesuan dagoen mamu baten oroitzapenak eta fantasiak. Eta, hilzorian dagoen oroitzapen baten gisan, gaurdaino iraun dute kimera bat bailiran, ametsetan baino ez diren errege eta erreinu bat.

 

Niles Atallah zinemagile txiletar-iparramerikarra da, Santiagon bizi eta lan egiten duena. Kalifornian sortu zen 1978an. Lucía bere lehen filma SSIFF jaialdian estreinatu zen 2010ean, Zabaltegi zuzendari berriak sailean. FRIPESCI Cinelatino saria irabazi zuen eta Txileko zuzendari onenari ematen zaion garaikurra Valdivia IFF-n. 2008an Joaquín Cociña eta Cristobal León sortzaileekin elkarlanean zuzendu zuen Lucía, Luis y el lobo ondoren nazioarteko zinema jaialditan eta New Yorkeko Guggenheim museoan ikusgai izan zena.

 
 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.